Deportes
Modu honetan, 10.000 zalek beteko dute Miribillako pabiloia talde bizkaitarra animatzeko, Fotis Katsikarisen gizonek garaipena behar baitute Euroligako Top-16an sartu nahi badute.
19/12/2011
BILBO - Gescrap Bizkaia Bilbao Basket eta Caja Laboral taldeek datorren ostegunean Bilbao Arena pabiloian jokatuko duten Euroligako lehen faseko azken partidarako sarrera guztiak agortu dira. Pabiloia joan den udan handitu zenetik lehen aldiz saldu dira sarrera guztiak, talde bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez.
Modu honetan, 10.000 zalek beteko dute Miribillako pabiloia talde bizkaitarra animatzeko, Fotis Katsikarisen gizonek garaipena behar baitute Euroligako Top-16an sartu nahi badute.
Horregatik, "hitzordu historiko honekin bat egiten duen giro berezia sortzeko" eskatu die talde bilbotarrak zaleei, lehenengo aldiz jokatuko bailukete Top-16a. Hori dela eta, partida hasi baino ordu erdi lehenago heltzea eskatu dute, beltzez jantzita, joan den denboraldian ACB Ligako txapeldundorde izatera eraman zituen "Miribilla efektua" birsortzeko asmoz.