Sociedad
Izapideak erraztu eta arintze aldera, Iñaki Arriolak zuzentzen duen Etxebizitza Sailak berrikuntza bat sartu zuen iaz: barra-kode bat inprimaturik duen idazki bat eta posta-zerbitzua aurrez ordainduta duen gutun-azal bat bidaltzen zaio interesdunari.
06/09/2010
BILBO - Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko lurralde ordezkaritzek Etxebideren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izen-ematea berritu beharrean daudenen zerrendak argitaratu dituzte gaur, izena eman zutenetik lau urte igaro direnean. Izen-ematea berritzeko epea gaur hasi eta hilaren 20an amaituko da. Horrela, Etxebideren erregistroa eguneratuta izatea lortu nahi da, datuak ahal denik eta fidagarrienak izan daitezen, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.
Izapideak erraztu eta arintze aldera, Iñaki Arriolak zuzentzen duen Etxebizitza Sailak berrikuntza bat sartu zuen iaz: barra-kode bat inprimaturik duen idazki bat eta posta-zerbitzua aurrez ordainduta duen gutun-azal bat bidaltzen zaio interesdunari. Hartzaileak, izen-ematea berritzearekin ados dagoela adierazteko, idazkia sinatu eta jaso duen gutun-azalean sartu ondoren dagokion lurralde ordezkaritzara bidali besterik ez du.
Horregatik, jakinarazpen ofiziala iragarki-oholen bidez egin bada ere, Etxebizitza Sailak, izen-ematea berritu beharra daukaten guztiei -14.000 pertsona ingururi- gutun bat bidaliko die, inprimaki batekin eta posta ordaindua duen gutun-azal batekin. Izen-ematea berritzeko, eskabidea egiten duten titular guztiek sinatu behar dute inprimakia, gutun-azalean eta bidali. Izen-ematea berritu beharra daukatenek, www.etxebide.info webgunean ere eskuratu dezakete inprimaki hori.