Sociedad
ONCEk eta bere Fundazioaren antolakuntzarekin, 28. Eskola Lehiaketak esparru digitalaren aldeko apustu garbia egin du, eta horri esker, ikastetxe guztietako %28k -ikaslegoaren %14k- online hartu du parte lehiaketan.
02/02/2012
BILBAO - Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 8.394 ikaslek eman dute izena urtero ONCEk eta bere Fundazioak antolatzen duten Eskola Lehiaketan. Ikasle horiek EAEko 80 ikastetxetan ari dira ikasketak burutzen eta proiektuan 356 irakaslek ere parte hartuko dute, euren herri eta hirietako irisgarritasun gutxieneko guneak bilatzen.
"Zure auzoa irisgarriagoa egin ezazu" goiburupean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasleek otsailean zehar euren gertueneko guneak aztertuko dituzte minusbaliotasunen bat duten pertsonei modu independientean mugitu ahal izateko trabak jartzen dizkieten oztopoak topatzeko.
ONCEren iturriek jakinarazi dutenez, euren auzo, herri eta hirietan egindako lanek bat egingo dute Estatu mailako beste ikastetxe batzuekin batera irisgarritasunaren mapa erraldoi bat egiteko. Oraingoan, guztira, 2.500 ikastetxetako 295.000 bat ikaslek eman dute izena Estatuan, eta haiekin batera 12.400 irakaslek ere egingo dute lan.