Publicidad   Publicidad                   Inicio   Portada             4 de febrero de 2012  

Volver Economía

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 jaitsi ziren uztailean
Ampliar Imagen
Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 jaitsi ziren uztailean

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,3 jaitsi zen joan den uztailean aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,8 igo zen, Eustaten datuen arabera.

02/09/2010

BILBO - Bestalde, 2010eko uztailean, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0), eta lehengaien kostuak, berriz, %0,4 jaitsi ziren.

   Uztailean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek beherantzako bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,2ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,8koa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak intentsitate ezberdinak erakusten ditu: Etxegintzako lehengaien kostuak %1,3 igo dira eta Obra Zibilekoenak %4,4.

   Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken 12 hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean Petrolio-fintzea (%19,9) nabarmendu zen. Ondoko sektoreetan ere igo ziren prezioak: Metalurgia (%13,6), Energia elektrikoa, gasa eta ura (%5,4), eta Material elektrikoa (%3,2), besteren artean.

   Aitzitik, urteko prezioetan (2010eko uztaila 2009koaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Zurgintza (-%1,1), Metalezko artikuluak (-%0,4), Ez-metalezko mineralak (-%0,3) eta Altzarigintza (-%0,1).

Enviar a un amigoImprimir noticiada tu opinión

Últimas noticias de Economía

Bajan un 53% las jornadas perdidas por las 237 huelgas secundadas en Euskadi el pasado año Economía
Bajan un 53% las jornadas perdidas por las 237 huelgas secundadas en Euskad...
Más de la mitad de las industrias de Bizkaia redujo su producción en el último bimestre de 2011, sobre 2010 Economía
Más de la mitad de las industrias de Bizkaia redujo su producción en el últ...
Las ventas del sector minorista en Euskadi bajaron un 1,5% en el cuarto trimestre de 2011 Economía
Las ventas del sector minorista en Euskadi bajaron un 1,5% en el cuarto tri...
El paro subió en enero en Euskadi en 10.473 personas, hasta los 155.867 desempleados Economía
El paro subió en enero en Euskadi en 10.473 personas, hasta los 155.867 des...
Vídeo del Día
Publicidad

Burdinberri
Asevi
Electro Alavesa
Garaje Yas
Saneamientos Vitoria

©2007 Astekari Digitala :: Aviso Legal :: Canal RSS :: Regalos de Navidad :: Diseño web