Deportes
Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldea Madrilgo Itzulian izango da asteburu honetan, Igor Anton buru duen taldea aurkeztuz. Lasterketa madrildarra bihar eta etzi jokatuko da.
16/07/2010
BILBO - Galdakaoko txirrindulariarekin batera, euskal taldeak Beñat Intxausti, Mikel Nieve, Koldo Fernandez de Larrea, Aitor Galdos, Aitor Hernandez, Gorka Izagirre eta Miguel Minguez izango ditu lasterketako irteeran. Kirol zuzendaria Josu Larrazabal izango da.
Datozen probak prestatzeko, Igor Gonzalez de Galdeanoren gizonek entrenamenduak taldean egiteko ildoa garatzen jarraitu dute, datozen lasterketetarako sasoia neurtzeko eta taldeko kideen arteko batasuna indartzeko.