Deportes
Tourraren mendeurrena izango da edizio hori, 1903an sortu baitzen, Lehen eta Bigarren Munduko Gerretan jokatu ez bazen ere.
24/11/2011
PARIS - Korsika irla izango da, lehenengo aldiz, Frantziako Tourreko irteera, 2013. urteko edizioan, hain zuzen ere, lasterketaren antolatzailea den Amaury Sport Organisation (ASO) elkarteak iragarri duenez. Gainera, Tourraren mendeurrena izango da edizio hori, 1903an sortu baitzen, Lehen eta Bigarren Munduko Gerretan jokatu ez bazen ere.
'Corse Matin' egunkariaren arabera, 2013ko edizioak hiru etapa izango ditu irlan. Batek Porto-Vecchion izango du irteera, ASOk 2010etik Nazioarteko Criteriuma antolatzen duen lekuan, eta Bastian helmuga, eta beste biak Ajaccion eta Calvin, 'L'Equipe' egunkariaren edizio digitalak jakinarazi duenez.
Prentsa ohar batean, antolatzaileek eta Korsika eskualdeko presidentea den Paul Giacobbik iragarri dute prentsaurrekoa emango dutela abenduaren 6an Ajaccion, 2013ko Tourraren irteeraren xehetasun gehiago emateko. 2012n, Frantziako Tourra Liegetik (Belgika) irtengo da.