Publicidad   Publicidad                   Inicio   Portada             4 de febrero de 2012  

Volver Sociedad

Gurasoei zuzendutako elebitasuna sustatzeko tailerrak egingo dira aste honetan Bilbon,
Ampliar Imagen
Gurasoei zuzendutako elebitasuna sustatzeko tailerrak egingo dira aste honetan Bilbon, "Ikusi eta Ikasi" programan

Hizkuntza bat ezagutzen ez denean asko dira sortzen dira zalantzak eta beldurrak, eta hizlari biek testuinguru honetan sortu daitezkeen egoerei aurre egiteko bitartekoak aurkeztuko dituzte.

08/02/2010

BILBAO -   Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen "Ikusi eta Ikasi" umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programa aurrera doa, eta aste honetan, elebitasuna sustatzeko tailerrak egingo dira, gurasoei zuzenduta, antolakuntzako iturriek gaur jakinarazi dutenez.

   "Ikusi eta Ikasi" kultur zirkuituaren helburu nagusia Bilboko haurren artean euren aisialdian euskararen erabilera sustatzea da. Halaber, haurren artean bidezko heziketa, parte-hartzea eta sormena bultzatzea bilatzen du.

   Ekitaldi honetan, 3 eta 12 urte arteko umeei egokitutako 30 ikuskizun interesgarri baino gehiago antolatu dira (antzerkia, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magia, pailazoak eta abar). Emanaldiak Begoñako eta Deustuko Udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola eta Zurbarango Ikastetxeetan egingo dira, martxoaren 13ra arte. Bestalde, bi gune berri ditugu aurtengo zirkuitoan: El Karmen Aretoa eta San Frantziskoko Udaltegia.

   Aste honetan, Begoña eta Deustuko udaltegiek seme-alaben hizkuntz ohituretan eragitera eta umeei eskolako lanetan gurasoek zelan lagundu aztertzera bideratutako lehengo hitzaldia egingo da.

Horrela, gaztelaniaz emango den "No sabemos euskera. ¿Cómo podemos ayudar a nuestras hijas e hijos para que sean bilingües?" hitzaldian, Julio Ibarra kazetaria eta Iñaki Eizmendi hezitzailea izango dira hizlariak.

   Hizkuntza bat ezagutzen ez denean asko dira sortzen dira zalantzak eta beldurrak, eta hizlari biek testuinguru honetan sortu daitezkeen egoerei aurre egiteko bitartekoak aurkeztuko dituzte.

   "Elebiduna izateak zer dakarkio nire alabari/semeari? Nire alabak euskara eta gaztelera nahasten ditu, zer egin behar dut? Ez dugu euskaraz egiten. Nola lagundu diezaiokegu gure seme-alabei elebidunak izaten? Ez dut euskaraz oso ondo egiten. Orduan, seme-alabekin hitz egin behar dut?" bezalako galderei erantzun ematen saiatuko dira tailerretan. Halaber, elebitasunaren abantailak erakutsiko dizkiote ekimenean parte hartuko duten gurasoei.

Enviar a un amigoImprimir noticiada tu opinión

Últimas noticias de Sociedad

Euskadi registró hasta noviembre de 2011 un total de 32.473 accidentes laborales con baja, un 10,4% menos Sociedad
Euskadi registró hasta noviembre de 2011 un total de 32.473 accidentes labo...
Cerca de 300 carrozas y comparsas desafiarán al fin del mundo pronosticado por los Mayas en los Carnavales de Tolosa Sociedad
Cerca de 300 carrozas y comparsas desafiarán al fin del mundo pronosticado ...
Master kategoriako Atletismoko Europako Indoor Txapelketa Donostian egingo da 2013n Sociedad
Master kategoriako Atletismoko Europako Indoor Txapelketa Donostian egingo ...
Las temperaturas más bajas se alcanzarán este sábado de madrugada y a continuación regresará la nieve Sociedad
Las temperaturas más bajas se alcanzarán este sábado de madrugada y a conti...
Vídeo del Día
Publicidad

Burdinberri
Asevi
Electro Alavesa
Garaje Yas
Saneamientos Vitoria

©2007 Astekari Digitala :: Aviso Legal :: Canal RSS :: Regalos de Navidad :: Diseño web