Publicidad   Publicidad                   Inicio   Portada             17 de mayo de 2012  

Volver Sociedad

Haur Literaturako Mikel Zarate III. Sariaren deialdia zabalik da
Ampliar Imagen
Haur Literaturako Mikel Zarate III. Sariaren deialdia zabalik da

Lanak hartzeko azken eguna apirilaren 30a izango da, eta epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, maiatzaren 31 izango da.

06/02/2012

BILBO - Lezamako Udalak (Bizkaia) eta Elkar argitaletxeak Haur Literaturako Mikel Zarate Sariaren hirugarren edizioa deitu dute. Haurrentzako irakurgai berriak sortzea eta idazleen lana bultzatzea dira Mikel Zarate euskal kulturaren alde lan itzela egin zuen idazle lezamarraren gomutaz antolatzen den lehiaketaren helburuak.

   Gainera, 2011ko edizioan irabazle izan zen Julen Gabiriaren "Nire aita ikusezina da" eleberria aurkeztuko da astearte honetan, otsailaren 7an, Bilboko Elkar aretoan. Iazko irabazlearen lana Patxi Gallegoren marrazkiekin hornituta dator, eta Xaguxar bilduma berrian eta koloretan argitaratuko da.

   Antolakuntzako iturriek jakinarazi duetnez, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.

   Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50 aurkeztu beharko dira. Hiru ale bidali behar dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

   Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Lezamako Udala - Mikel Zarate Saria; Aretxalde, 1; 48196 Lezama. Lanak hartzeko azken eguna apirilaren 30a izango da, eta epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, maiatzaren 31 izango da. Epaimahaia, Leire Bilbao Barruetabeña, Miren Agur Meabe Plaza eta  Xabier Mendiguren Elizegi idazleek osatuko dute.

   Sari bakarra emango da, 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango. Elkar aegitaletxeak kaleratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.

Enviar a un amigoImprimir noticiada tu opinión

Últimas noticias de Sociedad

San Sebastián acoge este viernes el Congreso de Software Libre para promover su uso entre los ciudadanos Sociedad
San Sebastián acoge este viernes el Congreso de Software Libre para promove...
Fito & Fitipaldis actuarán en el Calderón antes de la final de Copa del Rey entre Athletic y Barcelona Sociedad
Fito & Fitipaldis actuarán en el Calderón antes de la final de Copa del Rey...
La gran mayoría de la juventud vasca se declara a favor del matrimonio homosexual y del cambio legal de sexo Sociedad
La gran mayoría de la juventud vasca se declara a favor del matrimonio homo...
La muestra Pop Rock Local Aste Nagusia 2012 ofrecerá 16 conciertos del 18 al 25 de agosto Sociedad
La muestra Pop Rock Local Aste Nagusia 2012 ofrecerá 16 conciertos del 18 a...
Vídeo del Día
Publicidad

Burdinberri
Asevi
Electro Alavesa
Garaje Yas
Saneamientos Vitoria

©2007 Astekari Digitala :: Aviso Legal :: Canal RSS :: Decoradores Vitoria :: Diseño web F3 Vitoria