Publicidad   Publicidad                   Inicio   Portada             4 de febrero de 2012  

Volver Sociedad

Mikroipuinen lehiaketa bat izango da Bilboko Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazioarteko I. Astean
Ampliar Imagen
Mikroipuinen lehiaketa bat izango da Bilboko Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazioarteko I. Astean

Mikroipuinek umore giroa izan behar dute eta bidaiak izango dituzte mintzagai.

07/09/2010

BILBO -  Bilboko Barrea deritzon Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazioarteko I. Astea irailaren 22tik 26ra bitartean egingo da, eta horren barruan, mikroipuin lehiaketa bat antolatuko da. Egiptorako bidaia irabaziko du lehiaketako lanik jostagarrienak, eta bertan parte hartu nahi dutenek zabalik dute dagoeneko lanak aurkezteko epea.

   Mikroipuinek umore giroa izan behar dute eta bidaiak izango dituzte mintzagai. Gehienez ehun hitz izan ditzakete (izenburua zenbatu gabe) eta irailaren 15era arte bidal daitezke posta elektroniko honetara: juanbas@arrakis.es. Kontakizunek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute, beste edozein lehiaketatan saritu gabekoak, eta ezin dira egon inongo sariketako epaiaren zain.

   Epaimahaikideen artean izango da Nazioarteko Astea sustatu duen Juan Bas idazle bilbotarra, Carolina Ontivero, Jose Miguel Bonilla eta Pablo Martinez Zarracinarekin batera. Irailaren 26an, Astearen amaierako ekitaldian, hamar ipuin finalistak irakurri eta irabazlearen izena jakinaraziko da. Saria bi pertsonarentzako Egiptorako bidaia izango da, Eroski Bidaiak-en lankidetzari esker.

   Bilboko Barrea jende guztiarentzat irekita dagoen ekimena da, jendearen parte-hartzea eta inplikazioa ezinbesteko osagai duena. Europan antolatzen den era honetako lehiaketa bakarra izanda, gertaera honek jendarteko arrakasta handia duen literatura eta kazetaritza mota baten kalitatea aldarrikatzea du helburu. Ildo horretan, Tom Sharpe, 'Forges', Michel Houellebecq edo Martin Amis bezalako egileen partaidetzaz antolatuko diren hitzaldi eta mahai-inguruekin batera, jaialdiak adin guztiei zuzendutako era askotako ekitaldiak eskainiko ditu Areatzan jarriko den karpan.

   Liburuen salmenta eta sinadurak, musika-emanaldiak, haur animazioa eta erakusketak ('Forges'-en "Los forrenta años" delakoa, kasu) izango dira karpan, familia osoak Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazioarteko I. Aste honetan parte hartu eta ondo pasatzeko aukera izan dezan.

   Bilboko Barrea Juan Bas idazle bilbotarraren jatorrizko ideia da. Gertaera hau Europan antolatzen den era honetako bakarra da, eta genero honetako egilerik ezagunenak ezagutzeko aukera eskainiko dio Bilboko publikoari, hala nola Tom Sharpe, ibilbide profesional luzearen omenezko saria jasoko duena, edo Antonio Fraguas 'Forges', Astearen amaieran omenaldia jasoko duena. Jarduera eta eremu guztietarako sarrera doakoa izango da, gehienezko edukiera bete arte.

Enviar a un amigoImprimir noticiada tu opinión

Últimas noticias de Sociedad

Euskadi registró hasta noviembre de 2011 un total de 32.473 accidentes laborales con baja, un 10,4% menos Sociedad
Euskadi registró hasta noviembre de 2011 un total de 32.473 accidentes labo...
Cerca de 300 carrozas y comparsas desafiarán al fin del mundo pronosticado por los Mayas en los Carnavales de Tolosa Sociedad
Cerca de 300 carrozas y comparsas desafiarán al fin del mundo pronosticado ...
Master kategoriako Atletismoko Europako Indoor Txapelketa Donostian egingo da 2013n Sociedad
Master kategoriako Atletismoko Europako Indoor Txapelketa Donostian egingo ...
Las temperaturas más bajas se alcanzarán este sábado de madrugada y a continuación regresará la nieve Sociedad
Las temperaturas más bajas se alcanzarán este sábado de madrugada y a conti...
Vídeo del Día
Publicidad

Burdinberri
Asevi
Electro Alavesa
Garaje Yas
Saneamientos Vitoria

©2007 Astekari Digitala :: Aviso Legal :: Canal RSS :: Regalos de Navidad :: Diseño web